XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauza bera egin daiteke funtzio globalak adierazteko, hobesten den lokala saihestuz.

Funtzio eraikitzaileak eta suntsitzaileak

Fitxategi klasearen adibidean, klasearen izeneko funtzio kide bat dago ( ), klasearen funtzio eraikitzailea deitua, eta beste bat , klasearen funtzio suntsitzailea dena.

C++eko konpiladoreak klasearen eraikitzaileari deitzen dio (definituta baldin badago) klasearen instantzia berri bat sortzen den bakoitzean.

Klase bateko objektuak hasieratzeko erabil daiteke funtzio eraikitzailea (adibidez, objektu baten erakusleren batek adierazten duen memoria gorde eta helbideratzeko).

Funtzio eraikitzaileek beti dute klasearen izen bera.

Funtzio suntsitzaile bat ere defini daiteke klase bakoitzeko, zerbait egiteko objektu bat suntsitzerakoan (adibidez, erabilitako memoria dinamikoa itzultzeko).

karakterea eta klasearen izenarekin osatzen da funtzio suntsitzaileen izena.

Fitxategien adibidean, funtzio suntsitzaileak fitxategia itxi egiten du.

14.6 HERENTZIA ETA POLIMORFISMOA C++EN

Herentzia

Klase bat erazagutzen denean, ezaugarriak beste klase batetik heredatzen dituela adieraz daiteke.

Horretarako erazagupenaren lehenengo lerroan : sinboloa jartzen da eta jarraian oinarrizko klasearen izenak.

Adibidez, borobil klasea irudia klasea oinarritzat hartuko duela definitu nahi badugu, horrela jarriko dugu lehenengo lerroa: